Leartigoli buruz

Leartigol proiektua 2012ko udazkenean jaio zen futbolari buruzko ikusentzunezko proiektu komunikatibo bat da, internet bidez eta euskaraz. Bere helburu nagusia Lea-Artibai eta Mutriku-Deba eskualdeetako futbol taldeen bozgorailu izatea da.
 
Leartigol proiektuak honako atalak ditu:
- Webgunea (www.leartigol.com).
- Eskualdeko taldeen partiduen laburpenak bere YouTube kanalean.
- Irratsaioa Ondarroako Radixu Irratian (asteartero iluntzeko 20:30etan).
- Sare Sozialak: Facebook, Twitter eta Instagram.
- Kolaborazioak prentsan: Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza eta Cantera Deportiva egunkarietan.
 
Leartigol proiektuak bi marka ditu: LEARTIGOL eta LEARTINESKAK, azken hau, emakumezkoen futbolari so egiteko.
 

Ikurrak

Leartigol proiektuak ez du ikur bat bakarrik, baizik eta bi. Honako hauek direnak:
 
Biak irudi borobila dituzte eta bietan honako elementu hauek agertzen dira:
- Kanpoaldean Leartigol eta Leartineskak hitzak agertzen dira goiko aldean eta behekoan, berriz, proiektuaren esparru geografikoak: Lea-Artibai eskualdea eta Mutriku eta Deba herriak.
- Barrukaldea lau laurdenez osatuta dago, laurden bakoitzean eskualdeko talde bakoitzaren koloreak agertzen dira:
+ Lehendabizikoan, goian ezkerrean, AURRERA K.E. (Ondarroa) eta BERRIATUKO F.T. (Berriatua) taldeen koloreak agertzen dira, hau da, gorria-urdina eta berdea-zuria hurrenez hurren.
+ Bigarrenean, goian eskuinean, LEKEITIO F.T. (Lekeitio) taldearen koloreak agertzen dira, hau da, gurutze urdin bat atzealde zuriaren gainean.
+ Hirugarrena, behean ezkerrean, AMAIKAK-BAT F.T. (Deba) taldearen koloreak daude, hau da, horia eta beltza.
+ Laugarrenean, behean eskuinean, ARTIBAI F.T. (Markina-Xemein) eta MUTRIKU F.T. (Mutriku) taldeen koloreak daude, hau da, beltza-zuria eta urdina-zuria, hurrenez hurren.
 
Ikur biek desberdintasun batzuk dituzte:
- LEARTIGOL-en ikurraren kanpoko borobila zuria da eta baloia marroi kolorekoa, letrak beltzak ditu. LEARTINESKAK-enean, bai kanpoko borobila eta bai erdiko baloia more kolorekoak dira; letrak, berriz, zuriak dira.
 
Proiektuaren leloa "Futbola Herritik Eta Herriarentzat" da, esateko futbola herriaren kirol bat dela eta ez beste inorena.