Aurkezpena
Kaixo lagunok!
Erik Osa Rodriguez nauzue eta proiektu honen gidaria naiz.
Izan ere, hau ez da futbolari buruz eramaten dudan nire lehendabiziko proiektua. Arinago ere eraman izan ditut beste batzuk, ez hain serioagoak, baina bai.
Noiz eta nolatan hasi nintzen mundu honetan?
Ba uste dut 2002. urtean edo hortik zehar hasi nintzen. 17 urte nituela hasi nintzen nire herriko taldearen kronikak egiten, Ondarroako AURRERA K.E.; garai horretan Hirugarren Mailan zegoela. Baita ere hasi nintzen Bigarren B mailako futbola ezagutzen, Barakaldo eta Logroñes taldeen partiduekin. Eta Bigarren Mailakoaz, berriz, Eibar taldearekin. Hurrengo bi denboraldietan, hasita nintzen nire kabuz futbol honetaz gozatzen, baina ez nuen proiektu komunikatiborik.
2005/2006 denboraldian, orduan Durangon ikasten ari nintzela, futbola ezagutzearen harra geroz eta handiagoa izaten ari bait zen. BokarenaCeltic proiektua izan zen lehendabizikoa, eta proiektu hura, nire herriko taldeaz aparte, Ondarroako AURRERA K.E., beste talde bakan batzuei buruz ere egiten nuen: Barakaldo, Eibar, Logroñes, Sestao River eta Getxoko Arenas izan ziren lehendabizikoak. Talde hauen partiduetara joaten nintzen eta argazkiak egiten nituen, eta gero hauekin bideoak egiten nituen musikaz lagundurik. 2007/2008 denboraldian ere izan nuen irratsaio bat, izen berekoa, Ondarroako Radixu Irratian, eta bertan taldeei buruz hitz egiten nuen, emaitzak eta sailkapenak emanez, elkarrizketak eginez, eta abar. Hurrengo denboraldirako beste bi talde gehitu nituen: Durangoko Kulturala eta Haro taldeak, hain zuzen ere.
2009/2010 denboraldian hasi nintzen bideozko grabaketekin eta BokarenaCeltic proiektua zena Bokarena Sport izatera pasatu zen. Eta beste bi talde gehitu nituen nire zerrendara: Irungo Real Union eta Portugalete. Baita ere esan behar dut C.D. Logroñes taldea desagertu zela eta bere zaleek sortu zuten S.D. Logroñes ere gehitu nuen. Aipaturiko taldeekin egin nahi nuen proiektua, baina talde batzuek trabak jartzen zizkidaten eta aparkatu behar izan nuen. Hori bai, Aurreraren partiduak grabatzen jarraitu nuen.
2012. urtean Bokarena Sport proiektua berpizteko ahalegina egin nuen, orain 11 taldeekin. Zerrendako azkena Errioxako beste bat zen: Najera herriko Naxara taldea. Baina gero konturatu nintzen 11 talde dispertsaturekin (Ondarroako Aurrera, Barakaldo, Eibar, Logroñes, Sestao River, Getxoko Arenas, Durangoko Kulturala, Haro, Irungo Real Union, Portugalete eta Naxara) astero egitea arriskatuegia zela eta hortxe amaitu zen Bokarenaren abentura.
Nola sortu zen eta zer da Leartigol?
Leartigol 2012ko udazkenean sortu zen. Garai horretan nire taldea, Ondarroako AURRERA K.E., Markina-Xemeinen jokatzen ari zen; Zaldupe futbol zelaia belar artifiziala ezartzeko lanetan ari zelako. Bertako taldeko presidenteak, ARTIBAI F.T., galdetu zidan ea beraien taldearen partiduak grabatzera ere animatuko nintzen. Nire erantzuna baiezkoa izan zen. 2012ko azaroaren 1ean hasi zen gaur egun Leartigol izenarekin ezagutzen den proiektu komunikatiboa, Lea-Artibai eta Mutriku-Deba eskualdetako futbol taldei buruzkoa. 7 talderekin hasi nuen proiektua: Ondarroako Aurrera, Markinako Artibai, Lekeitio, Berriatuko, Mutriku, Debako Amaikak-Bat eta SBB Mutrikuarrak. Izan ere, konturatu nintzen nire eskualdean kirolari buruzko proiektu baten gabezi bat zegoela. Eta hura betetzeko jaio zen Leartigol, hain zuzen ere.
2013. urtean proiektua sare sozialetan ere sartu zen proiektua (Facebook orria eta Twitter kontua), eta 7 talderekin ordez, 6rekin jarraitu nuen; SBB Mutrikuarrak taldea desagertu bait zen. Urte horretan ere hasi nintzen taldeei hamaikakoen argazkiak egiten, baina bakarrik nireei. Leartigol Saria ere banatzen hasi nintzen, orduan hilabetero izaten zen.
2014/2015 denboraldia, igoeren urtea izan zela esango nuke. Proiektu honek hiru igoeren lekuko izan zen: Ondarroako Aurrera, Lekeitio eta Mutriku taldeena, hain zuzen ere. Ondarrutarrek Hirugarren Mailara igotzea lortu zuten 9 urte Gipuzkoako Ohorezko Erregional Mailan egon eta gero. Leketiar eta Mutrikuarrek, berriz, Bizkaia eta Gipuzkoako Ohorezko Mailetara igotzea lortu zuten hurrenez hurren. Tamalez, jaitsiera baten lekuko izan zen baita ere: Markinako Artibai taldearena Bigarren Mailara. Golegile eta atezain onenaren sariak ere banatzen hasi nintzen.
Hurrengo denboraldia aldaketen denboraldia izan zela esango nuke: Leartigol Saria ez da hilabetero banatzen, baizik eta urtero; hamaikakoen argazkiak talde biei ateratzen hasi nintzen eta Ondarroako Aurrera Bizkaiko Futbol Federazioko talde izatera pasatu zen. Urtea beste igoera batekin amaitu zen, Debako Amaikak-Bat taldearena Gipuzkoako Ohorezko Erregional Mailara, hain zuzen. Baita ere esan behar dut hasia nintzela hedabideekin kolaboratzen, Tele7 telebista katea eta Cantera Deportiva eta Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza egunkariekin.
2016/2017 denboraldia, berriz, proiektuaren kontsolidazioarena izan zela nabarmenduko nuke. Proiektu hau geroz eta helduagoa da eta Lea-Artibai eskualdea eta Mutriku eta Deba herrietako kirol erreferenteetariko bat. Kirol arloan, igoera bat eta bi jeitsiera nabarmenduko nituzke: Artibaik bi urte arinago galdu zuen maila berreskuratu eta Aurrera eta Lekeitio taldeek, berriz, euren mailetatik jaitsi egin ziren, Hirugarren eta Ohorezko mailatik hurrenez hurren.
2017/2018 denboraldian proiektuak irudi berria du, bertan talde guztien koloreak islatzen dira, eta beste atal bat jorratzen hasi da: nesken futbola. Eta 2018ko urtarrilean irratsaioa estreinatu zuen Radixu Irratian, Ondarroako irrati librean.
Argi dago urteak pasa ahala proiektua hazten joan dela eta espero dut zuen laguntzarekin gauza apal hau geroz eta handiagoa izan dadila.
Animatzen zaituztet proiektu hau jarraitzera.
Zuen gustokoa izango delakoan.
Erik Osa Rodriguez - Leartigol proiektuaren arduraduna.